XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Egia da onartu zion gizonak plastikozko ontzian geratzen zen kafea edanez.

Hoztuta egon behar zuela pentsatu zuen berak.

-Egunotan izugarria da askatasun sexuala, baina...

Gizonaren begi grisak bere begietatik hogei bat zentimetrora jarri ziren, eta irribarre bat osatu zuten jarraian, maleziatsua alde batera, malenkonikoa bestera.

Jakinaren gainean ote zegoen?

Ba ote zuen berririk aurreko gauean berak bizi izandako episodio sexualari buruz?

Gartzelatik atera orduko hasi bazitzaizkion segika, aukera hura sinesgarria zen.

-Baina askatasun hori jarraitu zuen korbata gorridunak ahotsa xuxurla bihurtuz, direkzio batean bakarrik gauzatzen da, Irene.

-Edadeko gizon asko ikusiko dituzu hemezortzi urteko neskatilekin, baina hemezortzi urteko mutilarekin dabilen edadeko andrerik ez duzu ikusiko.

-Gauzak holaxe dira, Irene.

-Zuk hola ikusi nahi dituzulako.

-Zure egoera ez da ona, Irene berresan zuen gizonak komentarioa aintzat hartu gabe.

-Bakardadea benetako arriskua da zure kasuan.

-Eta zuk esango didazu, lan arazoekin, arazo sentimentalekin, betiko giro politikora itzuli ezin zarela, bada, zuk pentsatuko duzu, Irene, baina niri iruditzen zait horrela bizitzea ezinezkoa izango zaizula.

-Nik uste lagun berriak behar dituzula, eta, zergatik ez, neroni izan ninteke lagun horietako bat.

-Jakina, ezin dizut zure arazo guztien soluzioa...